Horren ondoren, Beatrizek herritik barrena eraman gaitu, leku esanguratsuenak bisitatuz horrela. Besteak beste, herriko eliza, Bretainiako garai bateko nobleziaren etxea... ezagutu ditugu. Gertu zegoen itsas ertzera ere iritsi gara eta aditu batek Natura 2000 proiektuaren inguruko zenbait azalpen eman dizkigu, izan ere leku babestua da Gwiseniko itsas ertz hori.
Bazkaltzeko garaian gure bretoiekin elkartu gara DIWAN eskolako jantokian eta elkarrekin bazkari legea egin dugu.