vendredi 24 mars 2017

BREST: OCEANOPOLIS, TELEFERIKOA ETA CAPUCINS ERAIKINA

Gaur Bresten izan gara, goizean bertako Oceanopolisa bisitatu dugu, lehenik Bretainiako itsasondoa eta bertako animalia eta landareak ezagutu ditugu Beatrizek mandako azalpenak jarraituz. Ondoren, eremu tropikala eta polarreko bizidunak ikusi ahal izan ditugu.


Bazkal ostean, Bresteko teleferiko berria hartu eta portu militarraren gainetik igaro gara Capucin eraikinean sartzeko. Eraikin eder eta berritu  hau militarrek itsasontzi erraldoiak eraikitzeko erabiltzen zuten eremuan egin dute, bertan oraindik ere makina zaharrak ikus badaitezke ere, egun mediateka berri eta bikain bat dago. Honez gain, dantza, musika eta kirol guneak ere biltzen ditu.


jeudi 23 mars 2017

OIARTZUARREN BERRIA GWISSENYKO EGUNKARIAN


Gaurko egunkarian Oiartzuarrak Gwisseni herrira iritsi garenaren albistea irakurri dugu.




KARAEZ - MONTS D'ARRÉE

Gaur Oiartzunekin duela 22 urte senidatza hitzartu zuen Karaez herria ezagutzeko aukera izan dugu.
Goiz erdian, Udaletxean harrera ofiziala egin digute udaleko ordezkariek.
Senidetzako kideekin bazkaldu ondoren, Karaez herria bisitatu dugu.




Arratsaldean, Bretainiako mendirik garaienera igo gara, 385m dituen Mont Saint Michel-a





mercredi 22 mars 2017

ROSCOFF ETA BATZ UHARTEA

Bigarren eguna eguraldi ederrarekin abiatu dugu. Goizeko 9tan Diwan ikastolan elkartu eta familian igarotakoaren berri elkarri aditzera eman diogu. Giro ederrean bizitutako esperientziak eta ikasitakoak aipatu ditugu.


Ondoren, Roscoffera iritsi eta itsasontziz Batz uhartera abiatu gara. Eguraldi bikaina lagun, bertako itsasargia bisitatu dugu. Bretainiako paisaia zoragarriak ikusi ahal izan ditugu bertatik: baratza lurrak, itsasertza, bertako etxeak e.a.

Arratsalde erdian Roscoff herri arratntzalea ezagutu eta erosketak egiteko aukera izan dugu.
Ilunabarrean, kultura arteko emanaldia ospatu dugu. Ikasleen jarrera paregabea izan da eta denok gozatu ahal izan dugu haiek prestatutako dantzaz, bertsoez eta abestiz e.a.


Honela. bertako familiei nahiz irakasleei egindako harrera beroa, eskertu ahal izan diegu.
Eskertza festa amaieran guztiok elkarrekin afari merienda bikaina egin dugu giro armoniatsuan.









lundi 20 mars 2017

GWISENIKO EGUNA

Gure lehenengo eguna Gwisenin. Goizean harrera ofiziala udaletxean, dotore!!!

Horren ondoren, Beatrizek herrian barrena eraman gaitu, leku esanguratsuenak bisitatuz horrela. Besteak beste, herriko eliza, Bretainiako garai bateko nobleziaren etxea... ezagutu ditugu. 




Bazkal aurretik itsas ertzean ibili gara.


Bazkaltzeko garaian gure bretoiekin elkartu gara DIWAN eskolako jantokian eta elkarrekin bazkari legea egin dugu.

Arratsalde partean, kiroldegira joan gara guztiok batera eta han bost talde mistotan banatu ondoren, hainbat ekintza burutu ditugu: krepa tailerra, gouren izeneko borroka librea, bertako dantzak, musika tailerra eta hizkuntza jokoak. Denon artean egindako krepeekin askari goxoa egin eta gero, bakoitza bere familiarengana joan da. Ederki igaro dugu gaurko eguna ere, armonia ederrean.



dimanche 19 mars 2017


Bretainiara iritsi gara arratsaldeko 19:00ak aldera, eguraldia lagun. Urduri xamar bageunden ere, primerako ongietorria egin digute eta Beatrizek, Gwiseniko arduradunak, ederki antolatu du ikasleen arteko lehen hartuemana.
Dagoeneko, denok prest lehenengo gaua Bretainian pasatzeko

Nous sommes bien arrivés en Bretagne à 19.05, et il faisait très beau !! Même si les élèves étaient un peu nerveux, nous avons été bien accueillis par Beatris, la responsable de l'échange, ainsi que l'équipe pédagogique du collège Diwan.  
Tout le monde est prèt à passer la première nuit en Bretagne

mercredi 1 mars 2017



OIARTZUARRAK BRETAINIAN (2016-17)



P1170004.JPG
DBH 3 MAILAKO FRANTSESEKO IKASLEAK PREST DAUDE BRETAINIARA JOATEKO, BERTAKOEKIN ELKARTRUKEAZ GOZATZEKO


EGITARAUA BRETAINIAN (martxoaren 19-tik-25-era)


Igandea, martxoak 19: goizeko 7:00etan, ikastolako aparkalekutik abiatu eta arratsaldeko 19:00ak aldera Gwisenira iritsiko dira.

Astelehena, martxoak 20: goizean, Gwiseniko udaletxean harrera ofiziala eta jarraian herriko eraikin eta leku esanguratsuen bisita. Arratsaldean, Bretoiar kulturaren ezagutza, kirol eta jarduera desberdinak burutuz: sukaldaritza (krepak), dantzak eta bertako jokoak.

Asteartea, martxoak 21: Roscoff  herri arrantzalea bisitatuko dugu eta bertatik itsasontziz  l’Île de Batz  irlara joango gara. Bertako faroa ezagutu eta hango naturaz disfrutatuko dugu. Ilunabarrean, agur-festa ikasle, irakasle eta gurasoekin.

Asteazkena, martxoak 22: eguna familiekin.

Osteguna, martxoak 23: Karaez.

Ostirala, martxoak 24: Brest hiria. Bertan Oceonapolis aquarium-ean bisita gidatua izango da eta arratsaldean Brest-eko portuko bisita gidatua.

Larunbata, martxoak 25: goizeko 9:00 Gwiseni herritik abiatu eta ilunabarreko 21:00 Oiartzunera iritsiko dira.




PROGRAMA DE ACTIVIDADES EN BRETAÑA (del 19 al 25 de marzo de 2017)


Domingo 19/03: Salida de Oiartzun a las 7:00. Llegada a Gwiseni a las 19:00

Lunes 20/03: Acogida oficial en el ayuntamiento de Gwiseni, visita del pueblo. Comida en el comedor del colegio. Tarde con los bretones realizando actividades para descubrir la cultura bretona.

Martes 21/03: L’Île de Batz  y Roscoff. A las 19:00 fest-noz en la sala de espéctaculos de Gwiseni: canciones, música y bailes bretones y cena con las familias.

Miercoles 22/03: Día en familia

Jueves 23/03: Visita  a KARAEZ.

Viernes 24/03: Visita de Oceonapolis, aquarium situado en Brest. Visita guiada por el puerto de Brest y tiempo libre por el centro de la ciudad.

Sábado 25/03: Salida del colegio hacia las 9:00. Llegada a Oiartzun hacia las 9:00


mardi 26 avril 2016

BRETOIEN AGURRA


Astebeteko elkartrukea amaitu denean, balorazio baikorra egiteko tenorean gaude. Atzoko jaialdiarekin agur esateko aukera aproposa izan genuen.
 Horrekin batera, gure bi ikaslek alaitu zuten giroa, akordeoia eta panderoa joaz, maisuki.
 Gure ikasleek eman zioten hasiera ekitaldiari, bertso dotore batez. Gero, dantza saioak: euskal dantza eta garaikidea esakini zituzten gure neskek.


 Bretoiek ere txundituta utzi gintuzten. Lehendabizi euren kantak eta gero bi ikasleek dantza afrikarra eskaini zuten, ikusleen harridurarako.
 Abesteko tartea ere izan genuen bretoiekin batera "Dek miz" kanta, hain zuzen. Jakezek ederki gidatu zituen zeregin horretan.