vendredi 29 septembre 2017

OCEANOPOLIS ETA BREST HIRIA

Gaur Bresten eman dugu eguna. Goizean, Oceanopolis bisitatu dugu Europako aquariumik handienetako bat. Bertan, Bretainiako uretan bizi diren animalia eta landareen berri izan dugu Beatrisek emandako azalpenei esker. Horrez gain, eremu tropikal eta polarretako itsasondoak ezagutzeko aukera ere izan dugu. 

Arratsaldea, berriz, hirian bueltaxka egin eta dendetan erosketak egiteko erabili dugu. 17:00ak aldera Diwanera itzuli eta bakoitza bere etxera abiatu da.