jeudi 28 septembre 2017



LESNEVEN ETA BELAGURDIAK

Goizeko 9:00etan Diwanen elkartu eta Bretainiako historia eta kultura hobeto ezagutzeko aukera izan dugu gaur Leoneko museoan: bertako produktuak, jantziak, historia... Gero, Lesneven herria bisitatu eta erosketak egiteko tartetxo bat hartu dugu. Eguraldi ona lagun, itsasertzean bazkaldu eta arratsaldean, belagurdian ibili gara hondartzan. Arratsaldeko 5:30ean, bakoitza bere etxera. Egun paregabea gaurkoa ere!