mercredi 27 septembre 2017

LEHENENGO EGUNA BRETOIEKIN

Goizeko 9:00etan elkartu gara Diwan ikastolan. Lehenengo gauaren berri eman eta eguneko egitaraua aurkeztu digute. Ondoren Udaleko areto nagusian harrera goxoa egin digute: herriko aurkezpen bideoa ikusi eta bertako leku esanguratsuenak ezagutzeko bisita gidatua izan dugu. Diwaneko jangelan bazkaldu eta arratsaldean ederki pasa dugu hondartzan antolatutako jokoetan, ura, hizkuntza eta kultura uztartuz. Ilunabarrerako, gurasoek eta ikastolak antolatutako Fest-Noz kultur topaketan parte hartu dugu.