ROSCOFF ETA BATZ UHARTEA
Bigarren eguna eguraldi ederrarekin abiatu dugu. Goizeko 9tan Diwan ikastolan elkartu eta familian igarotakoaren berri elkarri aditzera eman diogu. Giro ederrean bizitutako esperientziak eta ikasitakoak aipatu ditugu.
Ondoren, Roscoffera iritsi eta itsasontziz Batz uhartera abiatu gara. Eguraldi bikaina lagun, bertako itsasargia bisitatu dugu. Bretainiako paisaia zoragarriak ikusi ahal izan ditugu bertatik: baratza lurrak, itsasertza, bertako etxeak e.a.
Arratsalde erdian Roscoff herri arratntzalea ezagutu eta erosketak egiteko aukera izan dugu.
Ilunabarrean, kultura arteko emanaldia ospatu dugu. Ikasleen jarrera paregabea izan da eta denok gozatu ahal izan dugu haiek prestatutako dantzaz, bertsoez eta abestiz e.a.
Honela. bertako familiei nahiz irakasleei egindako harrera beroa, eskertu ahal izan diegu.
Eskertza festa amaieran guztiok elkarrekin afari merienda bikaina egin dugu giro armoniatsuan.