BREST: OCEANOPOLIS, TELEFERIKOA ETA CAPUCINS ERAIKINA
Gaur Bresten izan gara, goizean bertako Oceanopolisa bisitatu dugu, lehenik Bretainiako itsasondoa eta bertako animalia eta landareak ezagutu ditugu Beatrizek mandako azalpenak jarraituz. Ondoren, eremu tropikala eta polarreko bizidunak ikusi ahal izan ditugu.
Bazkal ostean, Bresteko teleferiko berria hartu eta portu militarraren gainetik igaro gara Capucin eraikinean sartzeko. Eraikin eder eta berritu hau militarrek itsasontzi erraldoiak eraikitzeko erabiltzen zuten eremuan egin dute, bertan oraindik ere makina zaharrak ikus badaitezke ere, egun mediateka berri eta bikain bat dago. Honez gain, dantza, musika eta kirol guneak ere biltzen ditu.