lundi 20 mars 2017

GWISENIKO EGUNA

Gure lehenengo eguna Gwisenin. Goizean harrera ofiziala udaletxean, dotore!!!

Horren ondoren, Beatrizek herrian barrena eraman gaitu, leku esanguratsuenak bisitatuz horrela. Besteak beste, herriko eliza, Bretainiako garai bateko nobleziaren etxea... ezagutu ditugu. 




Bazkal aurretik itsas ertzean ibili gara.


Bazkaltzeko garaian gure bretoiekin elkartu gara DIWAN eskolako jantokian eta elkarrekin bazkari legea egin dugu.

Arratsalde partean, kiroldegira joan gara guztiok batera eta han bost talde mistotan banatu ondoren, hainbat ekintza burutu ditugu: krepa tailerra, gouren izeneko borroka librea, bertako dantzak, musika tailerra eta hizkuntza jokoak. Denon artean egindako krepeekin askari goxoa egin eta gero, bakoitza bere familiarengana joan da. Ederki igaro dugu gaurko eguna ere, armonia ederrean.