OCEANOPOLIS ETA BREST HIRIA
Gaur Bresten eman dugu eguna. Goizean, Oceanopolis bisitatu dugu Europako aquariumik handienetako bat. Bertan, Bretainiako uretan bizi diren animalia eta landareen berri izan dugu Beatrisek emandako azalpenei esker. Horrez gain, eremu tropikal eta polarretako itsasondoak ezagutzeko aukera ere izan dugu.
Arratsaldea, berriz, hirian bueltaxka egin eta dendetan erosketak egiteko erabili dugu. 17:00ak aldera Diwanera itzuli eta bakoitza bere etxera abiatu da.
vendredi 29 septembre 2017
jeudi 28 septembre 2017
LESNEVEN ETA BELAGURDIAK
Goizeko 9:00etan Diwanen elkartu eta Bretainiako historia eta kultura hobeto ezagutzeko aukera izan dugu gaur Leoneko museoan: bertako produktuak, jantziak, historia... Gero, Lesneven herria bisitatu eta erosketak egiteko tartetxo bat hartu dugu. Eguraldi ona lagun, itsasertzean bazkaldu eta arratsaldean, belagurdian ibili gara hondartzan. Arratsaldeko 5:30ean, bakoitza bere etxera. Egun paregabea gaurkoa ere!
mercredi 27 septembre 2017
LEHENENGO EGUNA BRETOIEKIN
Goizeko 9:00etan elkartu gara Diwan ikastolan. Lehenengo gauaren berri eman eta eguneko egitaraua aurkeztu digute. Ondoren Udaleko areto nagusian harrera goxoa egin digute: herriko aurkezpen bideoa ikusi eta bertako leku esanguratsuenak ezagutzeko bisita gidatua izan dugu. Diwaneko jangelan bazkaldu eta arratsaldean ederki pasa dugu hondartzan antolatutako jokoetan, ura, hizkuntza eta kultura uztartuz. Ilunabarrerako, gurasoek eta ikastolak antolatutako Fest-Noz kultur topaketan parte hartu dugu.

lundi 25 septembre 2017
IRITSI GARA GWISENIRA
Bretainiara iritsi gara arratsaldeko 19:30ak aldera, eguraldia lagun. Urduri samar bageunden ere, primerako ongietorria egin digute eta Beatrizek, Gwiseniko arduradunak, ederki antolatu du ikasleen arteko lehen hartuemana.
Dagoeneko, denok prest lehenengo gaua Bretainian pasatzeko.
Nous sommes bien arrivés en Bretagne à 19:30, et il faisait très beau !! Même si les élèves étaient un peu nerveux, nous avons été bien accueillis par Beatris, la responsable de l'échange, ainsi que l'équipe pédagogique du collège Diwan.
Tout le monde est prèt à passer la première nuit en Bretagne.
Inscription à :
Articles (Atom)