mardi 26 avril 2016

BRETOIEN AGURRA


Astebeteko elkartrukea amaitu denean, balorazio baikorra egiteko tenorean gaude. Atzoko jaialdiarekin agur esateko aukera aproposa izan genuen.
 Horrekin batera, gure bi ikaslek alaitu zuten giroa, akordeoia eta panderoa joaz, maisuki.
 Gure ikasleek eman zioten hasiera ekitaldiari, bertso dotore batez. Gero, dantza saioak: euskal dantza eta garaikidea esakini zituzten gure neskek.


 Bretoiek ere txundituta utzi gintuzten. Lehendabizi euren kantak eta gero bi ikasleek dantza afrikarra eskaini zuten, ikusleen harridurarako.
 Abesteko tartea ere izan genuen bretoiekin batera "Dek miz" kanta, hain zuzen. Jakezek ederki gidatu zituen zeregin horretan.