Martxoak 23, igandea:
· Goizeko 9:00ak
aldera ikastolako aparkalekutik Bretainia aldera irtengo dira. Ilunabarreko21:00ak
aldera oiartzuarrak Gwiseniko Diwan eskolara iritsiko dira. Ondoren, ikasle
bakoitza bere familiarekin joango da.
Martxoak 24,
astelehena:
·
Goizeko 9:00ak aldera Gwiseniko Diwan eskolan elkartuko
gara.
·
10:00etan Gwiseniko udaletxean harrera ofiziala.
Jarraian, herria ezagutuko dute.
· Bazkaria eskolan egin ondoren, arratsaldez, kultur trukea
egingo da. Guk bretainiar kulturarekin
loturiko zenbait ekimen ezagutuko ditugu, hala nola, dantzak, sukaldaritza
(krepeak), hainbat kirol jarduera etab. Era berean Bretainiarrek ezagutuko
dituzte Euskal Herritik eramandakoak, besteak
beste, sokatira, toka, txikortak, eta zaku lasterketak.
·
17:30ak aldera ikasle bakoitza bere familiarekin joango
da.
Martxoak 25, asteartea :
·
Batz uhartera bisita.
·
8:55ean eskolako aparkalekutik aterako dira.
· 10:00etan Roscoffera (herri arrantzalea) iritsi eta
bertan uhartera joateko itsasontzia hartu.
·
11:15ean Batz uhartean bertan Europako itsasargirik altuenetakoa bisitatu.
Ondoren bertako kultur elkarte batean bazkaldu.
·
Arratsaldean:
-
Batz uharteko Delaselle izeneko lorategi botanikoa bisitatuko dute.
-
Uhartetik bueltan, Roscoff ezagutuko dute: bertako
antzinako kaleak eta arrain merkatua ezagutuko dituzte.
·
Arratsaldeko 18:00ak aldera Gwisenira iritsiko dira eta
ikasle bakoitza bere familiarekin joango da.
Martxoak 26,
asteazkena : ikasleek eguna familiekin pasako dute.
Martxoak 27, osteguna :
·
9:00etan eskolako aparkalekuan elkartuko dira.
·
Eguna Plougernen, Gwisenitik gertu dagoen herrixka batean pasako dute:
-
Goizez, Ekomuseoan (Algen Museoan) bisita gidatua egingo dute eta ondoren,
bertako emakume batek algen bilketa nola egiten zen eta emakumeek ondorengo
prozesuetan nola lan egiten zuten azalduko die ikasleei.
·
Ondoren, Lesneven herrian dagoen museoa bisitatuko dute: hainbat garaiko
eguneroko bizitzari buruzko bretainiar museoa.
·
Denbora librea eskainiko zaie ikasleei oroigarriak eta bertako produktuak
erosteko.
·
17:20 aldera eskolara iritsiko dira eta 17:30ean ikasle bakoitza bere
familiarekin joango da.
Martxoak 28, ostirala:
·
Goizeko 9:00ak aldera eskolako aparkalekutik Quimper
hirira abiatuko dira.
·
Quimper hiria (Finisterre departamentuaren hiriburua) bisitatuko
dute. Bertako eraikin zein leku esanguratsuenak. Quimper-eko katedrala, Alde
Zaharra, etab.
·
Itzuleran Locronan herrian (ondare historiko izendatutako
herria) bazkalduko dute.
· 19:00etan eskolara itzuliko dira, bertan afari-merienda egin eta festa, musika
eta dantzan arituko dira bretainiarrekin, agur gisa.
Martxoak 29, larunbata:
·
Goizeko 9:00ak aldera Oiartzunerako bidea hartuko dute.
Ilunabarreko 20:00ak aldera iritsiko dira ikastolako aparkalekura.